Oporrak hartzeko eguna, egun berezia izan da oraingo honetan ere; Ikastolako ziklo guztietan Korrika ospatu dute azken egun honetan. Korrika ekimen oso berezia eta kuttuna da gure Ikastolan eta aurten ikasle eta irakasle guztiak dantzan jarri ditugu.
Hala, Juanita Alkaineko eraikinean Korrika Txikia ospatu da. Korrikako abesti ezberdinekin girotuta Juanita Alkain eraikinaren inguruan Korrika saio berezia egin da lekukoa tinko helduz. Amaitzeko, ikasleek pregoia eman dute.
Lehen Hezkuntzako 3-6 mailetako ikasleek, goizeko lehen orduetan, Goiko plazatik abiatuta herriko kale ezberdinak zeharkatu dituzte. Ondoren, Udaletxetik, herriko beste bi ikastetxeekin batera, adierazpen bana egin dituzte. Bukatzeko, musika kontzertu berezia izan dute Txistokiko eraikinean batxilergoko ikasleek sortutako GAUR8 taldearen eskutik.
Helduenek ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek, euren ekitaldia berezia izan dute. Goizean goiz, txokolatada izan dute Ikastolako jangelan. Ondren, GAUR8 taldearen kontzertuaz gozatu dute eta amaitzeko Korrika Gaztea ekimena izan dute herrian zehar.
Egun berezia izan da azken egun hau KORRIKA-ri omenaldia egiteko.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.
Jarraian, Juanita Alkainen egindako Korrika txikiaren bideoa: