KULTUR ANIZTASUNA ANDOAINEN

Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko eta Andoaingo kultur aniztasunari balioa emateko ikastolako Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleak, astelehenean, Goiko plazara abiatu ziren aurpegiak mila kolorez margotuta zituztela.

Plazan, Andoaingo beste ikastetxeekin batera mural koloretsu bat osatu zuten, guztien argazkiekin aurpegi erraldoi bat osatuz. 

Aniztasunak  Andoain aberatsa egiten du! Andoain anitza da, Andoain aberatsa da!