
Esaterako, ba al zenekien soinean daramatzazun galtza bakeroak fabrikatzeko 20 litro ur baino gehiago eta hainbat produktu kimiko kutsatzaile erabiltzen direla? Alternatiba ardurazko kontsumoa izateaz gain, arropa berrerabiltzea ere bada, eta hortan aritu dira gure ikasleak: etxean zituzten arropa zaharrak kustomizatuz bigarren bizi bat ematen.
Horretarako, patroiak egiten eta josten ere ikasi dugu. Sortutako arropa berri hauek alfonbra gorrian aurkezteko aukera izan zuten ostegunean. Badugu zer aldatu!