LARRIALDI BATEN AURREAN ZER EGIN?

Aste honetan Lehen Hezkuntza 2., 4. eta 6.mailakoak DYAk eskainitako formakuntza batean parte hartu dute.

Inoiz topatu al duzue ezagun edo ezezagun bat lurrean etzanda? Dagoeneko ikasleak prest daude horrelako egoera baten aurrean erantzun egoki bat emateko. Gurekin batera ikasi nahi al duzue?

  1. Lehenengo esnatzen saiatu, galderak egin, mugitu…
  2. Jarraian esnatzen ez bada, 112ra deitu eta zer gertatzen den nahiz non gauden jakinarazi.
  3. Ondoren arnasa hartzen duen ala ez ikusi.
  4. Berehala arnasa hartzen badu, alboraka jarri. Arnasa hartzen ez badu aldiz, bihotzean masajea egin. Beraz,… “Altza Pelipe trulalai trulalai…”

Ulertu al duzue? Galdetu eta praktikatu zuen seme-alabekin, era honetara bizitzak salba ditzakegu eta.

Eta ez ahaztu inoiz, DYAk “gelditu eta lagundu” (detente y ayuda) esan nahi duela. Gurekin batera bizitzak salbatu nahi?