Zorionak, datorren larunbatean, abenduak 1, bihotzean kili-kili egiten digun eguna ospatuko dugulako: Euskararen Nazioarteko Eguna. Aurtengoan gainera urte berezia dugu, izan ere, Ahobizi eta Belarriprest ugari elkartuko gara gure hizkuntzaren egun handi hau ospatzeko. Anima zaitez! Hona hemen egitaraua:
EGITARAUA
11:15ean Juanita Alkain Plazan bilduko gara.
Ondoren, Kalejira txistulariekin, trikitilariekin eta buruhandiekin Kale Nagusian zehar, Zumea plazaraino.
12:00etan Ekitaldi berezia, Zumea plazan:
-
- Txalapartariak
- Antzerkia
- Musikariak
- Dantzariak
- Talogileak
- Argitxoren bisita
Zatozte gurekin Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzera!
Euskara, jalgi hadi plazara!!!
1
Garaziko herria
benedika dadila (bis)
euskarari eman dio
behar zuen tornuia (bis)
Euskara, euskara,
jalgi hadi kanpora! (bis)2
Beste jendek uste zuten
ezin eskriba zaiteien. (bis)
Orain dute forogatu
engainatu zirela (bis)
Euskara, euskara,
jalgi hadi plazara! (bis)3
Bertzeak oro izan dira
bere goien gradora. (bis)
Orain hura iganen da
bertze ororen gainera. (bis)
Euskara, euskara,
jalgi hadi dantzara! (bis)4
Oraindaino egon bahaiz
inprimitu bagerik. (bis)
Hi engoitik ebiliren
mundu guztietarik. (bis)
Euskara, euskara,
jalgi hadi kanpora!
Euskara, euskara,
jalgi hadi plazara!
Euskara, euskara,
jalgi hadi dantzara!
Euskara, euskara,
Habil mundu guztira!