LARUNBATEAN, IKASTURTE AMAIERAKO JAIA

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Larunbatean, ekainak 9, ospatuko dugu ikasturte amaiera jaia. Txistokin izango da eta aurtengoan ere, eta pilota txapelketaren finalekin hasiko gara, goizeko 09:00etan.

Beranduago, 10:30-etik aurrera, ikasle eta gurasoentzako familia-jolasak egingo dira. Parte hartzaileak familiak izango dira, hau da, jokoetan bikoteka hartuko da parte (edo taldeka) eta bikote guztiak heldu eta ikaslez osatuta egongo dira. Modu honetara, denek elkarrekin gozatuz tarte eder bat pasatzeko aukera izango dugu, helduak ikasleekin, ikasle helduak txikiagoekin…

Bestetik, arratsaldeko ikasleen jaialdia, 17:15ean izango da. Aurretik, hori bai, 17:00etan, urtero moduan, ARGITXOren bisita izango dugu.

Hemen duzue EGITARAU osoa:

09:00 Pilota Txapelketaren Finalak.
10:30 Familia jolasak
11:30 Pilota Txapelketako sari banaketa.
12:00 Urki Dantza Taldea.
12:45 Diploma eta oroigarrien banaketa.
13:30 Ikasleen bazkaria.
14:30 Helduen bazkaria
14:30 Jolas eta eskulan tailerrak.
17:00 Argitxoren bisita.
17:15 Ikastolako ikasleek prestatutako ikuskizunen agerraldia (familiek ezingo dute frontoian sartu)
18:15 DJ Aritz.
19:00 Jaialdiaren amaiera.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre