LEHEN HEZKUNTZAKO 3-4-5-6. MAILAKO IKASLEEN EMANALDIAK BASTERON

49Badator Ikastolan gehien maite dugun eguna, Xabier Eguna. Aurten abenduaren 5ean ospatuko dugu, astelehena.

Urtero moduan, Lehen Hezkuntzako 3-4-5 eta 6. mailako ikasleek, gogo handiz prestatutako ikuskizuna eskainiko dute Basteroko Areto Nagusian.

  • Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoen emanaldia goizez izango da, 10:45etik aurrera.
  • Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoena. berriz, arratsaldez izango da, 15:00etatik aurrera.

Bi saioek ordu bete inguruko iraupena izango dute. Aforoa mugatua denez, ikasle bakoitzari 2 sarrera emango zaizkio, etxekoek emanaldia ikusteko aukera izan dezaten. Abenduaren 1ean banatuko zaizkie.

Aurki jasoko duzue Xabier Eguneko egitarau osoa -ziklo/etapa guztietakoa-, zirkular baten bidez. Webgune honetan bertan ere argitaratuko dugu.