LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILAKOAK ZAHARREN EGOITZAN ARRATSALDE PASA

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek astea modu berezi batean hasi zuten.

Izan ere, astelehen arratsaldean, berokiak soinean eta aterkiak eskuetan, ikastolatik atera eta Zaharren Egoitzako kultur astean beraien ekarpentxoa egiteko aukera izan zuten.

Bikoteka dantza eginez, bertsoak nahiz abestiak abestuz, eta gorputz atalak mugituz, bertako helduenen eguna alaitu zuten. Ikasleak gustura aritu ziren eta jaso zituzten txalo zaparraden arabera, baita bertako aitona-amonak, langileak eta senitartekoak ere! Bertso batek zioen moduan:

Arratsaldea pasaz

Zaharren Egoitzan,

zuen irribarreak

marraztuz ahotan.

Beste bat arte lagunak!

Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.