LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILAKO IKASLEAK OGIA EGITEN

Duela urtebete “lemon cake” egitearekin nahikoa ez eta Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak sukaldari lanetan ibili dira beste behin.

Ingeleseko saioetan, ikasitakoak praktikan jarriz eta errezeta bat jarraituz aste honetan ikastolako laborategian ogia egin dute.

Osagaiak elkartu ondoren, abestiak dioenaren moduan “mix it and knead it” egin dute, lehenengo koilara batekin eta gero eskuekin irina, legamia, gatza, olioa eta ura ongi-ongi nahastuz. Hura gozamena!

Behin orea eginda, ikasle bakoitzak bere opilari itxura eman eta etxera eraman du labean egiteko. Elkarri erakusteko eta ogiak dastatzeko aukera ere izan dugu, baita ingelesez gure ogi opila nolakoa den deskribatzeko ere. Laster argazkiak eta bideoak izango dituzue ingeleseko blogean ikusgai. Ikusi, ikasi eta on egin!