LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILAKOAK URNIETAN ETA TOLOSAN

lh4_tolosanAtzo, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek irteeratxo bat egin zuten, gure eskualdea eta Andoain ingurua gertutik eta hobeto ezagutu asmoz.

Lehendabizi, Urnietan izan ziren. Herriari buruzko informazioa jasotzeaz gain, Udaletxeko plazan dauden eraikinak aztertu eta marraztu zituzten.

Ondoren, Tolosara joan ziren. Han ere, herriari buruzko informazioa jaso zuten eta, horretaz gain, alde zaharreko kale eta txoko politenak ezagutu zituzten.

Eguna borobiltzeko, Topic Museoa (Txotxongiloen Museoa) bisitatu zuten. Asko-asko gustatu zitzaien. Errepikatzeko moduko bisita izan zen, zalantzarik gabe.

Zerkausian (azoka-leku estalian) bazkaldu eta jolastu eta gero, Andoainera itzuli ziren, Ikastolara, egunean zehar egin eta ikusitakoak elkarrekin gogoratzera.
Egun ederra eta polita izan zen. Bai horixe!

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN.