
Mota guztietako artistak ditugu gurean: musikariak, dantzariak, gimnastak, kirolariak, eta baita harmonikaren doinua jarraituz gelakideekin John Ryan-en polka ezaguna dantzatu zutenak ere!
Ikastolari eta norberari buruzko aurkezpentxo bat egin ostean, kameraria bera ere zur eta lur uzteko moduko abileziak erakutsi zituzten neska-mutilek.
Datorren astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 19:00tatik aurrera, Ikastolako ikasleen ikuskizunak ikusteko aukera izango duzue ETB 1en. Ez galdu!!!