LEHEN SOROSPENEN IKASTAROA, DYAren ESKUTIK

Aste honetan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek, lehen sorospenen ikastaro bat jaso dute DYA elkartearen eskutik.

Saio atsegina eta erabat praktikoa izan da eta helburua zehatza: pertsona batek konortea galdu eta erantzuten ez duenean, zer eta nola egin behar dugun jakitea. Hau da:

  • Larrialdietara deitzeko zenbakia zein den eta deitutakoan zer esan behar dugun.
  • Konortea galdu duen pertsonak arnasarik hartzen duen ala ez jakiteko zer egin behar den.
  • Bihotza suspertzeko, bihotz-masaia nola ematen den.

Lehendabizi, bakoitzak eraman zuen panpinarekin praktikatu zuen eta ondoren lagunarekin, hainbat egoera simulatuz.

Ikasleek adi-adi jarraitu zituzten Amaia irakasleak emandako azalpen guztiak eta gogotsu eta gustura aritu ziren lan-saio osoan zehar.

Datozen asteetan LH 5. eta 6. maialako ikasleek egingo dute ikastaroa. Merezi du, oso ondo dago.