LEIZOTZ INGURUAN

Lehen Hezkuntza 5. mailako ikasleak Leizotz inguruan ibili ziren goiz pasa. Ikastolatik abiatuta Baltzuketatik barrena, Garagorri baserrira iritsi ziren, Aita Larramendi jaiotako baserrira hain zuzen ere.

Bidean garai bateko ferra tokia eta garbilekua ikusi zituzten. Asu baserri ingurutik Kaxkabeltxan indarberritu ondoren, Tren Txikiaren bidea jarraituz amaitu zuten mendi buelta, bigarren hiruhilekoari bukaera paregabea emanez.