Ezetz asmatu non egon diren Lehen Hezkuntza 2.mailako ikasleak aste honetan? Letren jolastokian!!! Ez da dakizuela zein toki den hori? Nola ba!
Ea pista bat! Bastero kulturgunetik gertu dago eta irakurketaren munduan murgiltzeko leku paregabea da. Baaaai, horixe da Andoaingo Liburutegia!! Aste honetan bisita gidatu txikia egin ahal izan dute 2.mailakoek liburuzainen laguntzarekin.
Liburuak nola ordenatzen diren, bazkide egiteko zer egin behar den, liburuak etxera eramateko jarraibideak zeintzuk diren….gauza asko kontatu dizkiete. Haurren liburutegia ez ezik, helduen gunea ere ikusi ahal izan dute!! Amaieran, liburutegian bertan irakurtzeko tartea izan zuten. Lan zaila izan zuten hainbeste libururen artean bat aukeratzen.
Ziur itzuliko direla!