LH 1-2. MAILAKOEN BI EGUNEKO IRTEERA

Aste honetan zehar Lehen Hezkuntza 1-2.mailako ikasleak lehenengoz gaua pasatzera joan dira. Hasieran urduri samar zeuden, baina esperientzia ederra izan da! Berriro ere beste norabaitera joateko desiatzen daude!

LH 1.mailako ikasleak Oriora joan ziren eta LH 2.mailakoak, berriz, Hondarribira. Eguraldia lagun, bertako txoko ezberdinak ezagutu eta jolasean ibiltzeko aprobetxatu zuten. Gauean parranda pixka bat ere egin zuten, a ze parrandero kuadrila! Errepikatzeko moduko esperientzia izan da!

Argazkiak ikusi nahi? Egin klik HEMEN.