Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak dinosauroak atzean utzi eta haitzuloetan barrena dabiltza dagoeneko! Eta bene-benetan ari dira haitzuloetan barrena diogunean,
Aste honetan, Ekainberrin izan dira eta bertan lehen gizakiek egiten zituzten kobazuloetako artelanak ikusteko aukera izan zuten. Baita, haiek bezala, ikatza eta buztina erabiliz marrazten aritzeko aukera ere. Buztinarekin margotu, parkean ibili, elkarrekin bazkaldu… denetatik egiteko aukera izan zuten!
Zestoako paraje ederretan dago Ekaingo kobaren erreplika eta paisaia polit hartan egin zituzten taldeko argazkiak. Egun polita pasa zuten!