LH 1. MAILAKOAK IGERILEKUAN!

Aurten, LH 1. mailako neska-mutilak igerilekura joaten hasi dira. Aurreneko egunetan pixka bat kosta zaie aldageletan arropak azkar-azkar aldatzea; baina piskanaka ari dira ikasten, eta gero eta azkarrago eta txukunago gainera!

Haserako urduritasunak alde batera utzi eta ederki ari dira igerian ikasten. Laster, badakizue, oporrak datozela. Hauek pasa eta gero jarraituko dute ikastaroarekin.