LH 2. ETA 4. MAILAKO NESKA-MUTILAK TXIRULARI

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Badira hilabetetxo batzuk, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak txirula jotzen ikasten hasi zirela. Lehenengo egunetan benetan lan zaila iruditu zitzaien, baina pixkanaka pixkanaka gero eta hobeto moldatzen dira. Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek urtetxo batzuk daramatzate txirula jotzen eta beraiei bisita egitea benetan esperientzia aberasgarria izan da txikienentzat.

Txikienak, momentuz, SI eta La notekin dabiltza, baina bi nota horiekin abestiren bat jotzeko gai dira jada.  LHko 4. mailakoak, aldiz, nota pila bat jotzeko gai dira eta abesti politak jotzen dituzte. Lasai, txikiak, laister haiek bezain trebe joko duzue eta!

Kontua da, oso ondo pasa zutela txirula elkarrekin joaz eta ikasleek Ainhoa irakasleari eskerrak eman nahi dizkiotela,  jarduera hau antolatzeagatik. Emanak geratzen dira, bada.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre