LH 2. MAILA: AITONA-AMONEKIN JOLASEAN ETA EUREKA MUSEOAN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

IKASTOLATIK EUREKA MUSEORA

Txanelako 4.gaia, “Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei…!” gaia bukatzeko, zer hobe Eureka Zientzia Museoa bisitatzea baino! Horixe pentsatu zuten Lehen Hezkuntzako 2. mailako irakasle eta ikasleek eta, esan eta egin.

Lehendabizi, Planetariumean izan ziren  eta kartoizko suzirian sartuta gure Eguzki sistema gertutik ikusi ahal izan zuten. Zirragagarria!

Animaliak atalean ere izan ziren. Animalia basati eta arriskutsuak ikusi eta ikutu ahal izan zituzten, bertako gidarien laguntzarekin, noski. Hasieran beldur pixkat ematen zien arren, berehala ausartu ziren laztantxo batzuk egitera suge zein beste narrasti batzuei.

Gero museoko txoko guztiak miatzeko denbora izan zuten, Zentzumenak aretoa, Elektrizitatearena, Giza gorputzarena… Labur egin  zitzaien eguna,  hain gauza interesgarriak ikusi eta ikasten!

Ikus argazkiak, HEMEN

 

 

 

AITONA-AMONEKIN JOLASEAN

Lehen Hezkuntzako 2. mailako neska-mutilek, aurreko ostiral batean, euren geletako hiru aitona-amonen bisita izan zuten.  Txikiak zirenenan zertan eta nola jolasten ziren esplikatu zieten eta baita beraien garaiko jostailuak ekarri ere!

Azkenean, jolaslekura atera ziren ekarritako jostailuekin eta esplikatutako jolas batzuk praktikatzen ibili ziren. Oso interesantea izan zen bisita! Mila esker, aitona-amonak, zuen esperientziak gure haurrekin partetzeagatik!

Ikus argazkiak, HEMEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre