LH 2.MAILA HONDARRIBIAN

Lehen Hezkuntzako  2. mailako neska-mutilak Hondarribian izan dira. Bertan, hainbat ekintza burutu dituzte:

  1. Aireportura joan eta txaleko horiak jantzita, pista barrura sartzeko aukera izan zuten. Pistetan zirela, suhiltzaileak ikusi zituzten lanean: kamioia, kaskoak, soinketa egiteko lekua… eta mahuka edo mangerarekin ura nola botatzen zuten ere probatzeko aukera izan zuten. Zoragarria!!!
    Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN

  2. Ondoren, TXIRIBUELTA elkartearekin ginkana eta hainbat joku burutu zituzten, Hondarribian zehar.

  3. Nola ez, parranda pixka bat egiteko aukera ere izan zuten, GAUBELA ederra egin zuten!