LH 2. MAILA: ZEIN EDERRA DEN NATURA!

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Udaberriko eguraldi bikaina aprobetxatuz Etxarrira joan ziren 2. mailako ikasleak.

Ibilbidean zehar, naturaz gozatzeko zentzumenak martxan jarri zituzten: txorien txorrotxioek belarriak goxatzeko, belar metek usaimena, zuhaitz eta zelaien berde indartsuak ikusmena eta ibaiko urak ukimena.

Erreka bazterrean zapaburuak biltzen gustura aritu ziren eta batzuk gelara ekarri zituzten “metamorfosia” nola egiten duten behatzeko.

Ikus argazkiak, HEMEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre