LH 2. MAILAKOAK HONDARRIBIAN BARRENA ELKARBIZITZEN!

Euritarako prest abiatu ziren euren aterki, oinetako eta zirarekin, Lehen Hezkuntza 2. mailako neska-mutilak Hondarribiara, baina, egia esan, ez zuten haien beharrik izan.

Lehendabizi, aireportuan egonalditxo bat egin zuten, hamaiketakoa janez. Eguraldia alde zutela ikusirik, herrirantz abiatu ziren eta, harresia jarraituz, herensugearen parkera iritsi ziren. A zer gozatua hartu zutena bertan!

Bazkaldu ondoren, Hondarribiako Alde Zaharra ikusi zuten eta piraten parkeraino irisi ziren. Han ere, jolastu eta jolastu ibili ziren.

Gero, aterpetxera joan ziren, gelak antolatu, afaldu eta prestatuta eraman zituzten emankizunekin gaubela zoragarria izan zuten!

Biharamunean, parkea bustita zegoenez, kirol portua ikustera joan ziren eta, ondoren, aterpetxeko jolas parkean gozatu ederra hartu zuten.

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN