Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak, Txistokiko Musika gelan antolatu den energiari buruzko erakusketa batean parte hartu berri dute.
Lehendabizi, energia iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak bereizi zituzten. Jarraian, energia iturri berriztagarriei buruzko informazio-bideo laburrak ikus-entzun eta galderak erantzun zituzten. Energia eolikoa, eguzki-energia, biomasak, energia geotermikoa, hidraulikoa…, hainbat gauza ezagunak bazituzten ere, beste asko berriak eta oso interesgarriak egin zitzaizkien.
Gutako bakoitzak etxean, ikastolan… energia zuhurtziaz erabili ahalizateko aholkuak ere jaso zituzten: kontsumoak murrizteko, segurtasuna hobetzeko…
Energiari buruzko bidaia arrakastaz burutu zutenez, amaieran, bidaiatzen jarraitu ahal izateko “pasaportea” (landutako edukiei buruzko liburuxka) eta motxilatxo bat jaso zuten opari.