LH 3. MAILA ZARAUZKO PHOTOMUSEUM BISITATZEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Lehen Hezkuntzako 3. mailako neska-mutilak, Zarauzko Photomuseum bisitatu zuten, herrian egin zuten bi eguneko egonaldia aprobetxatuz.

Photomuseumean bisita gidatu bat egin zuten. Argazkigintzaren eta zinemagintzaren hastapenen oinarriak ezagutu zituzten eta hasierako garaietan erabili ziren kamerak ere ikusi ziituzten. Esperimentu praktikoak ere burutu zituzen, lehen marrazki bizidunak nola egiten ziren ikusiz edo koloreen nahasketei buruz eta baita ilusio optikoei buruzkoak ere.

Berrogeitabost minutu inguru iraun zuen bisitak eta ikasleak pozik eta asetuta geratu ziren, euren zalantza guztiak argitu eta gero.

Mila esker Photomuseumeko lagunei, eskaini ziguten arretagatik eta jasotako informazio guztiagatik. Zuek ere museoa ezagutu nahi baduzue, egizue KLIK HEMEN eta birtualki bada ere, ezagutzeko aukera izango duzue. Solairu bakoitzera joateko, egin klik dagokion zenbakian.

Bukatzeko, nola ez, argazkia oinarri duen museoa izanik, bisita egin bitartean egin zizkiguten argazkiak ere helarazi dizkigute. Ikusi nahi badituzue, egin KLIK HEMEN.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre