LH 3. MAILAKOAK ZARAUTZEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Iragan martxoaren 23 eta 24an, Lehen Hezkuntzako 3. mailako neska-mutilak Zarautzen izan ziren. Udaberri hasiera izanik, eguraldia lagun izan zuten, eguzkitsu eta argi.

Iritsi bezain laster, herria ezagutzen hastearren ibilalditxo bat egin zuten, kaleetan zehar. Parke batean hamaiketakoa egin eta gero, Ikastola aurreko jolasgunera abiatu ziren. Han, bazkaldu eta parkean eta frontoian jolasean ibili ziren.

Ondoren, Zarauzko Photomuseumera joan ziren. Aspaldi-aspaldiko objektu eta kamerak ikusi zituzten. Zinema ere, hasieran nola egiten zen ikasi zuten. Eta koloreei buruzko esperimenturen bat edo beste egin eta gero, aterpetxera joan ziren, afaldu eta gaubelaz gozatzera.

Bigarren egunean, itsas-pasealekuaz eta hondartzaz disfrutatu zuten. Eta bazkaldu eta gero, Andoainera itzuli ziren, zertxobait nekatuta, baina oso pozik.

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre