LH 3. MAILAKOEN ANTZERKIAK INGELESEZ

Ingelesez ere ezin hobe antzezten dutela erakutsi digute beste behin Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek.

Aste hauetan, ilusio handiz eta lan eskergaz egindako “The wolf and the seven little kids” antzezlanak aurkeztu dituzte familien aurrean.

Azken hilabetetan landutako abestiez eta antzerkiaz gozateko aukera paregabea izan da eta ikasleak oso gustura aritu dira. Eta jaso dituzten txalo zaparraden arabera, familiak ere, ikusi eta entzundakoarekin oso-oso gustura geratu direla esan genezake. Zorionak LH 3. mailako ikasleei. Bejondeiela!

Antzerki saioak bideoz grabatu ditugu eta ikusgai jarrita daude English Corner blogean. Zuzenean ikusteko aukerarik izan ez bazenuten, aukera polita duzue, lasai eta nahi duzuenean ikusteko.