LH 4. MAILAKO IKASLEAK ORION

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilak Orion izan ziren, iragan martxoaren 22 eta 23an. Udaberri giro bete-betekoan ibili ziren: asteazken goizean lainotsu, arratsaldean euri-zaparradak eta haizea eta ostegunean, berriz, eguzkitsu.

ARRAUN-ETXEA

Oria ibaiertzean dagoen Arraun-Etxean izan ziren, gidari apartarekin: Ibon Urbieta arraunlari-ohia, Kontxako bandera lau aldiz irabazitakoa eta Olinpiadetan ere parte hartutakoa. Traineru estropaden jatorria azaldu zien ikasleei, maisuki, eta egun erabiltzen diren traineruak ere erakutsi zizkien, xehetasun guztiarekin. Arraunak ere erakutsi zizkien, eskuz esku ibili araziz, gainera. Ondoren, olinpiar erako ontziak ikusi zituzten, estu eta luzeak eta eserleku mugikorrarekin. Txinan egindakoak, Portugalen, Australiatik ekarritakoak… Lituanian egindako arraun bereziak. Asko ikasi zuten gure ikasleek eta arretaz handiz entzun zituzten Ibonen azalpenak.

Orioko traineruak irabazitako banderak ere ikusteko aukera izan zuten, noski eta, bukatzeko, arraunlariek entranamenduak egiteko erabiltzen dituzten fosoa ikusi eta ergometroak erakutsi zizkien. Erakutsi bakarrik ez, ikasle guztiak arraunean jarri zituen ergometroetan. Ze gustura ibili ziren.

Arraunean ikasteko eta egiteko aukera zabalik, 11 urtetik aurrera

Ibonek adierazi zigun, 11 urtetik aurrerako neska-mutilekin ibiltzen direla eta edozeinek parte har dezakeela. Astean bi egunez antolatzen dituztela entrenamendu saioak eta neska-mutil guztiak animatzen dituela arraunean ikasi eta egitera.

JOLASEAN ETA BAZKARIA, FRONTOI ESTALIAN

Orioko herrigunean dagoen pilotaleku estalian bazkaldu zuten. Bazkaldu eta jolasean ibili: errelebo-lasterketa, eskubaloia, pilota-jolasak, karta-jokoak, eta nola ez, andereño Arantxak antolatu ohi duen pilota txapelketa.

ZAPARRADA BIKAINA, ATERPETXERAKO BIDEAN

Arratsaldean aterpetxera abiatu ziren eta bidean zaparrada haizetsuak harrapatu zituen. Ederki busti ziren, baina tira, aterpexera iritsi orduko arropa lehorra jantzi eta goxo-goxo pasa zuten arratsaldea, afaldu bitartean.

GAUBELA

Afaldu ondoren, aurreko egunetan prestatutako dantzak, antzerkiak, magiak eta txisteak aurkeztu zituzten ikaskideen aurrean. Ikuskizun polita izan zen eta txalo ugariz saritu zituzten emanaldi guztiak.

IBAIONDOKO PARKEAN JOLASEAN

Hurrengo egunean, hondartzarako bidean, ibai-ondoan dagoen parkean ibili ziren jolasean: sarean, txirrista erraldoian, tirolinan… Oso parke erakargarria da adin honetako umeentzat. Gainera, eguzkia lagun izan zuten eta goiz atsegin eta entretenigarria pasatzeko aukera izan zuten. Ondo gosetu ondoren, bapo bazkadu zuten eta aldarte onean itzuli ziren Andoainera.

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre