LH 4.MAILAKOEN IKASTURTEKO AZKEN IRTEERA

Goiz eta arratsaldeko azken eguna aprobetxatuz, Lehen Hezkuntza 4.mailakoek ikasturteko azken egun osoko irteera egin zuten. Irteera honetan, herrian bertan dugun Leitzaran Bisitarien etxeak antolatutako Orientazio ginkana eta itsasontzien eraikuntza izeneko ekintzak egin zituzten.

Ekintza hauei esker, naturaz gozatzen eta hau zaintzen, talde lanean aritzen, mapak irakurtzen, itsasontziak eraikitzen eta batez ere ondo pasatzen ikasi zuten, irabazi edo galtzeari garrantzia guztia kenduta.

Ondoren, Zumea plazan bazkaldu eta jolasean aritu ziren, lasaitasunez eta batez ere elkarrekin disfrutatuz.

Ikasturteari amaiera emateko egun pasa ederra!

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.