LH 5. eta 6. MAILAKOAK “XISTERA” IKASTEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Abenduak 12tik 16rako astean, Xistera Elkartekoak izan ditugu gurekin Gorputz Hezkuntzako saioetan. Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailako ikasleek beraz, Andoainen bere historia duen zesta punta ezagutu eta lantzeko aukera izan dute.

Joku ezberdinen bitartez zestaren erabilera landu dugu eta oso gustura aritu dira ikasle guztiak. Lanketa honek Ameriketara, Filipinetara, Bartzelonara… joandako puntisten, familien inguruan hitz egiteko aukera eman digu, gure herriko historiaren zati bat ezagutuz.

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre