Lehen Hezkuntza 3. mailako ikasleen bisita izan dute aste honetan LH 5. mailakoek. Azken hauek, Euskara, Ingurunea eta Gaztelerako konpetentzietan prestatutako lanak aurkeztu dizkiete txikienei. Binaka jarri dira eta egindako lanaren inguruan hitz egiten jardun dira.
Euskara arloan, “Portfolioa” egin dute. Testu ezberdinez osaturiko bilduma bat da. Antzinako gizakiek naturaren arabera antolatzen zuten bizimodua, eta guganaino heldu da ezagutza hori. Asteko egunen eta hilabeteen antzinako esanahiak ezagutu dituzte. Euskal Herrian ospatzen diren jaien zergatia ezagutu dute eta azkenik, gure kulturako sinboloak identifikatu dituzte. Adibidez: txalaparta, lauburua eta eguzkilorea.
Gaztelera arloan, “El libro de mi vida” izeneko liburuxka egin dute. Dokumentu ezberdinez osatua dago. Haurtzaroko kantak, asmakizunak, poesiak eta biografiak idatzi dituzte.
Ingurunea arloan, “Herbarioa” egin dute, hosto bilketa egin dute, herrian barrena eta fitxa batzuk osatu dituzte hostoak jarriz. Amaitzeko, portada koloretsu bat egin dute.
Argazkiak ikusteko KLIK HEMEN