LH 5. MAILA: 2. UNITATEKO KONPETENTZIEN AURKEZPENA

Lehen Hezkuntza 3. mailako ikasleen bisita izan zuten Lehen Hezkuntza 5. mailakoek. Azken hauek, Euskara, Ingurunea eta Gaztelerako konpetentzietan prestatutako lanak aurkeztu zizkieten txikienei. Gelan hainbat txoko antolatu zituzten, eta talde txikitan jarrita, egindako lanen inguruan hitz egiten jardun ziren.

Hilabete hauetan zehar, Euskara arloan “Artelanen erakusketa” egin zuten. Ikasgela, arte-galeria bilakatuz, egindako collagea, puntillismo marrazkia, mandala… ezberdinak, hormetan jarri zituzten ikusgai. Marrazkiekin batera, artistek egiten duten moduan, arte-katalogo bat ere sortu zuten euren biografiak eta artelan horien jarraibideak azalduz.
Gaztelera arloan, “Microrrelato” izeneko esku orria egin zuten. Bertan, hasierako egoera batetik abiatuta, irudien zein hitzen bitartez, gertaera batek zer sentimendu eragiten dizkien irudikatzen ahalegindu ziren.

Era berean, Ingurunea arloan, gure eskualdeko ekosistema bat irudikatuz “Maketa” bat sortu zuten. Proiektu honen helburu nagusia, ikastolako haur gazteagoei jokabide zuzenak erakustea izan zen, naturaren aurrean dituzten ohitura kaltegarriak ekiditearren. Taldeka antolatuta, ekosistemaren inguruko fitxa teknikoa eta giza jokabide zuzenen horma irudiak osatu zituzten.

Amaitzeko, konpetentzien erakusketa aitzakiatzat hartuz, plastikan burututako maskarak nahiz kortxo bidez egindako Euskal Herriko mapa erakutsi zizkieten gazteenei.

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN.