LH 5. MAILAKOAK “EUREKA” ZIENTZIA MUSEOAN

47Aurreko ostiralean, azaroak 11, Lehen Hezkuntza 5 mailako ikasleek, EUREKA zientzia museora bisita egin zuten.

Bi jarduera nagusi izan zituzten. Lehenik eta behin, hiru taldetan banaturik, begirale baten laguntzaz bisita bat egin zuten museoan barrena. Ordubeteko iraupena izan zuen.

Ondoren, Planetariumean zuzeneko saio bat jaso zuten. Bertan Txanelan lehenengo gaian landutako kontzeptuak gogoratu zituzten. Eguzki Sistema, asteroideak, kometak, Lurra gure planeta, konstelazioak eta izarrik garrantzitsuenak identifikatu zituzten.

Datorren urtean itzuliko gara, bai horixe!

Ikus argazkiak, HEMEN