Ikasturte honen hasieran ekindako bideari jarraituz, LH6 mailako guraso talde batek maiatza amaieran bilera berri bat egin du. Bileraren helburua, smartphonak sortzen dituen arazoen inguruan informazioa trukatu eta gai honek familietan sortzen dituen kezkak partekatzea da.
Hausnarketa egin ostean, aurrera begira ere, taldean hasitako bide honetan jarraitu eta smartphona seme-alabei ematearen momentua atzeratzen joateko borondatea erakutsi dute.
Argi ikusi dute, erabakia taldean hartzeak bai guraso zein seme-alabengan eragiten duen egoera oso positiboa dela.
Bilera adostasun berri batekin amaitu zen: “Gure seme-alabei, urte amaiera bitarte behintzat, smartphonerik ez ematea”.
Adostasuna zabaldu eta honetara atxikitzeko galdetegi bat bidali zen. Galdetegia erantzun duten LH6 mailako familien portzentaia %61,3koa izan da eta horietatik, %95,65ak, 44 familiek, adostasunarekin bat egin dute.
Urtea amaitu aurretik, berriz ere elkartu eta adostasuna berritzeko asmoa adierazi dute.
