LH 6. MAILAKO IKASLEAK PROFESIONALEKIN DANTZAN

DANTZAZ konpainiak Basteron Harri, Orri, Ar emanaldia eskaini behar duela aprobetxatuz, LH6ko ikasleak ordubeteko dantza entsegu bat egin dute bi dantzarien gidaritzapean.

Neska mutilak dantza garaikideko teknika ezberdinak lantzen ibili dira gogotsu. Gorputz atalak luzatuz eta musikaren erritmoa jarraituz izerdi patsetan bukatu dute. Konpainiako bi dantzarien animoak ezinbestekoak izan dira sortutako giro paregabean. Artista bikainak ditugu gurean!

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN