LH 6. MAILAKOAK BERTSO IDATZIEN TXAPELKETAN

Apirilaren 6an, Hernaniko Biteri kultur-etxean, Gizpuzkoako Eskolarteko bertso idatzien txapelketa ospatu zen eta bertan, Ikastolako LH 6. mailako  sei ikaslek parte hartu zuten.

Idatzizko saioa 9:30ean hasi zen eta ordubeteko tarte bat izan zuten, emandako gaiari lotutako bertsoak idazteko. Ondoren, ikasleak oholtzara igo eta egindako lana ezagutzera eman zituzten.

Azkenik, sar-banaketari ekin ondoren, txapeldunen bertsoak entzunez amaitu zen saioa.