LH 6. MAILAKOAK ZARAUTZ-GETARIAN

Lehen Hezkuntzako 6. mailako neska-mutilek martxoaren 21 eta 22a aukeratu zituzten Zarautz eta Getaria hobeto ezagutzeko.

Irteera bikaina izan zen! Santa Barbara auzoko mahasti tartetik Getariara joan ginen. Autobusez itzuli ostean, aterpetxean arropaz aldatu eta Zarauzko frontoian bazkaldu genuen. Jolasean ere ibili ginen!

Asteazkenean, Santa Maria La Realeko aztarna arkeologikoak ikusi eta malekoian ibili ginen. Bazkaldu eta nahikoa jolastu ondoren, Andoainera itzuli ginen.

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN