LH 6. MAILAKOEN AZOKA SOLIDARIOA, HURRIA SAHARAREN ALDE

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek konpetentzietan oinarritutako EKI proiektuari ekin diote aurten eta ixtear gauden bigarren ebaluazioko proiektua azoka solidario bat sortu eta aurrera eramatea izan da.

Datorren ostiralean, martxoaren 23an, HURRIA SAHARAren aldeko azoka solidarioa izango dugu. Jolasgaraian, EURO BATEN TRUKE,  Lhene Hezkuntzako 6. mailakoek egindako pultsera solidarioak izango dira salgai Lehen Hezkuntzako 3, 4 eta 5. mailako ikasleentzat. Nahi izanez gero, prezio berean, tortilla pintxoak eta bizkotxoak egongo dira.

Zerotik abiatutako proiektua gauzatzera doaz 6. mailako ikasleak eta familien laguntza ezinbestekoa zaie helburu solidariora hel daitezen. Anima zaitezte pultserak erostera!

EURO BAT, MILA IRRIBARRE!

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre