LH2ko IKASLEEK ETAPA BERRIARI ONGIETORRIA EMAN DIOTE

Gaur goizean Lehen Hezkuntza 2. mailako ikasleek egun berezia bizi izan dute. Kalejira alaian abiatu dira herrian barrena, eta Juanita Alkain plazan geldialdia egin dute elkarrekin Azelain abestia kantatzeko. Giro ezin hobean, abestia amaitu ondoren, zubia zeharkatu eta ikastola handirantz jarraitu dute.

Bertara iristean, ikastola handiko ikasleek harrera beroa egin diete. Ongi etorriaren barruan, agurra eta soka-dantza eskaini dizkiete, eta ondoren ikasle guztiak elkartu dira une berezi hori partekatzeko.

Harrera ekitaldia amaitutakoan, LH2ko ikasleek Txistoki eraikina bisitatu dute, datorren ikasturtean izango duten ikastetxea ezagutzeko. Bisitan zehar, erabiliko duten gela berria ikusi dute eta hurrengo ikasturtean bidelagun izango duten tutore berria ere ezagutzeko aukera izan dute.

Bisita honek eta egun osoan zehar bizitako ekintzek etapa berri baterako trantsizioa modu atsegin, hurbil eta ilusioz betean egiteko aukera eskaini diete ikasleei. Irribarreak, emozioak eta jakin-mina izan dira protagonista nagusiak.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.