LIBURU IBILTARIA

Gure ikastolako DBH 3 eta DBH 4ko ikasle batzuek liburu ibiltaria ekimenean parte hartu dute. Euskal Herriko ikastolen artean ipuin bat osatzea da ekimenaren helburua.

Horretarako Sopelako Ander Deuna Ikastolak (Ibilaldiaren antolatzaileak) liburuari hasiera eman zion eta orain ikastolaz ikastola osatzen ari gara.

Azkenik, Ipuinari amaiera Lizarra ikastolak (Nafarroa Oinezeko antolatzaileak) emango dio.