LIBURUTEGIRA BISITA

Aurreko astean zehar Haur Hezkuntza 5eko ikasleak liburutegira joan ziren bisita egitera. Liburutegian Marirekin egoteko aukera izan zuten eta Marik ipuin ezberdin pila aurkeztu zizkien. Ipuin horien artean, familia aniztasuna, elkarbizitza, autoestimua, amarenganako atxikimendua, heriotza… lantzeko tresna ederrak izan zituzten esku artean. Ipuin hauetan olerkiak ere ikusi zituzten eta hauekin dantzan eta jolasean ibili dira.
Txikiek ipuin hauek etxera eraman nahi zituztenez, arratsaldean zehar etxekoekin liburutegira joan eta ipuin hauek ikusi eta egun batzuetarako hartzeko aukera luzatu zieten, landu zituzten ipuinak ixkin batean utzi zituzten, haurrek errazago topatu zitzaten, bakoitzak bere ipuin kuttuna aukeratu baitzuen.