LITERATURA TERTULIA

Lehen Hezkuntza 6ko ikasleek irakurle bihurtzeko eta irakurriz gozateko helburuarekin, Euskarako 2. unitate honetan Esti Vivancoren  ARGIXORGIN liburua irakurri dute. Oso erakargarria suertatu da besteekin liburuari buruz hitz egitea, iritzia ematea, hipotesiak egitea…

Hasierako hipotesiak egin ondoren, liburua ireki eta haren magian sartu ziren. Batzuetan binaka elkarri irakurri diote; horretarako, intonazioa, erritmoa eta ahots-bolumena zainduz. Beste batzuetan bakarka aritu dira. Ikasleen esanetan Joseviskyren ilustrazioek bizitasun handia ematen diote liburuari, ulermena erraztuz.

Irakurketa amaitu ondoren tertuliak antolatu zituzten geletan. Horretarako, norberak  bere ikuspegia adierazteko moldeak, desadostasunak eta arrazoiak ematerakoan kausa eta ondorioak adierazteko modu desberdinak landu dituzte.

Emaitza ezin hobea izan da, irratiko esatarien pareko tertuliak burutu baitituzte!!

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.