Gaia borobiltzeko Lehen Hezkuntza 4.mailako ikasleak Mahala baserrira bisitaldia egin dute. Bertan, lehenengo unitatean zehar ikasi dituzten zenbait prozesu eta teknika ikusi ahal izan dituzte, hala nola, pasteurizazioa, urdaiazpikoaren gazitzea…
Hasteko Mahala baserriko ikuilua ikusten egon ziren. Bertan, produktu guztietan oinarrizkoa duten esnea nondik zetorren ikusi eta azalpenak entzuteko aukera izan zuten. Gero, lantegira joan eta jogurrak, gaztak eta txistorra gertutik nola egiten diren ikusten aritu ziren eta amaieran Mahalako jogurta goxoak eraman zituzten etxera.
Eguna borobiltzeko eta giro bikaina aprobetxatuz, Leaburuko plazara igo eta bazkaldu nahiz jolasteko aukera paregabea izan zuten.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.