Bazkardon, aniztasunaren banderaren koloreekin jolasean aritu ziren. Kolore bakoitzari esanahia emanez hausnarketa ezberdinak burutu zituzten. Eskulantxo anitzak egin eta Bazkardoko txokoak ortzadarraren kolorez jantzi zituzten. Eta, nola ez, aldarrikapenez betetako musikarekin alaitu zuten eguna.
Lehen Hezkuntza 3-6ko ikasleen kasuan ere, euskarri digitalen harira aldarrikapenaren inguruko gogoetak izan ziren protagonista gela guztietan. Ondoren, talde txikietan bildu eta ikasleek Txistokiko Lehen Hezkuntzako tunelean jarri zen paper zuri handia bat hornitu genuen mezu, irudi eta aldarrikapenekin.
Bigarren Hezkuntzako ikasleek lanketa berezia egin zuten oraingoan. Eurek sortu zituzten ikasle gazteagoentzat maiatzaren 17a lantzeko saioak. Hala, datorren ikasturtean, diseinatu dituzten aurkezpenak eta materialak erabiliko dituzte LH nahiz DBHko maila ezberdinetako ikasleek.
Ikastola osoan, argi geratu zen munduan pertsona adina identitate sexual dagoela eta denak errespetatzen ditugula.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.