Lehen Hezkuntzako 5. mailakoek 3. mailako ikasleen bisita izan zuten. Euskara, Ingurunea, Gaztelera eta Plastikako ikasgaietan irudimen handiz prestatutako lanak aurkeztu zizkieten txikienei. Gelan hainbat txoko antolatu zituzten eta talde txikitan jarrita, egindako lanen inguruan hitz egiten jardun ziren.
Euskara eta Plastikako ikasgaietan benetako artista moduan jardun zuten, gela Arte-galeria bilakatuz. Artelanekin batera, artistek egiten duten moduan, beren biografiak, artelanen deskribapenak eta artelan horien jarraibideak agertu zituzten erakusketan. Gaztelera arloan, Minirelato izeneko esku orria egin zuten. Bertan, hasierako egoera batetik abiatuta, irudien zein hitzen bitartez, gertaera batek zer sentimendu eragiten dizkien irudikatzen ahalegindu ziren.
Era berean, Ingurunea arloan, taldeka, gure eskualdeko ekosistema bat irudikatuz Maketa bana sortu zuten. Proiektu honen helburu nagusia, naturarekiko jokabide zuzenez ohartzea, ohitura kaltegarriak ekiditea edota gure inguruan ditugun ekosistema ezberdinak ezagutzea izan zen.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.