“MARKO PEDAGOGIKOAREN ERALDAKETA, HAUR HEZKUNTZAN”

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Datorren azaroaren 14ean – asteartea –, Haur Hezkuntzako familiei zuzendutako hitzaldi interesgarri bat eskainiko da, Bazkardoko Jangela Aretoan.

Gaia, “Marko pedagogikoaren eraldaketa, Haur Hezkuntzan”, erabat loturik dago azken urteotan egiten ari garen aldaketekin: ikasgela barruko lan-dinamika, kanpo zein barruko espazioen antolaketa …

Hitzaldiaren aurkezpenaz Aitor Iriondo, Ikastolako zuzendaria arduratuko da eta gaia jorratzeaz Haur Hezkuntzako bi irakasle: Garazi Etxarri, irakasle-tutore eta etapako pedagogia arduraduna, eta Agurtzane Arregi, irakasle-tutore eta psikomotrizista.

Hitzaldia, euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko da, 16:45 eta 18:30 bitartean. Aukera polita, zalantzarik gabe, Ikastolan burutzen dugun lana eta ditugun asmoak hobetu ulertu eta ezagutzeko.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre