MARTIN UGALDE IPUIN LEHIAKETAN, GURE IKASLEAK SARIDUN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Albiste ezin hobea jaso zuen ikastolak atzo. Urtero Andoainen ospatzen den Martin Ugalde ipuin lehiaketan saridunak izan dira gure ikasleak! Eta ez dira gutxi izan irabazleak; izan ere, banatzen diren zortzi sarietatik sei gure ikasleen lanek eskuratu dituzte. Horretaz gain, beste hiru ikasle ere finalistak izan dira. Hauek saria jaso ez badute ere, aipamen berezia izan dute egindako lanarengatik.

B kategorian, Oihane Urkolak eskuratu du lehenengo saria Alzheimerraren inguruko ipuin samur batekin, tragikotasunetik at. Bigarren saria, aldiz, Aitziber Zubeldiak irabazi du “Tximeleta hilak berpizteko itxaropena” ipuinarekin. Honek, idazmen txukun eta hiztegi aberats batekin, bi pertsonen arteko harremana kontatu digu.

C kategoriari dagokionez, Alaitz Igerategik eta Nahia Sarasolak lortu dituzte lehenengo eta bigarren sariak, hurrenez hurren. Lehenengoak tratu txarrak izan ditu hizpide bere lanean; bigarrenak, aldiz, oso autoestimu baxua duen neska baten istorioa kontatu digu. Amonak oparitutako musuzapi batean dagoen enigma batek autoestimu hori hobetzen lagunduko dio.

Azkenik, batxilergoko ikasleak diren Irune Gozalok irabazi du lehenengo saria eta Sergio Sanchezek bigarrena D kategorian. Lehenengoak sexua, alkoholismoa… gaurkotasunean hainbestetan topatzen ditugun gaiak nahi izan ditu fikzioan plazaratu. Bigarrenak, aldiz, heriotza izan du gai nagusia bere lanean. Heriotza, bai, baina ez heriotza tristea eta hunkigarria, heriotza bortitza baizik. Berak sari banaketan azaldu bezala, zenbait abeslari izan dira bere inspirazio-iturrien oinarri.

Dena dela idatzitako ipuina, zorionak gure ikasleei eta irabazle guztiei! Baita hau lortzerainoko bidaia luzean parte hartu duten guztiei.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre