Urtero Andoainen ospatzen den Martin Ugalde ipuin lehiaketaren sariak banatu ziren, azaroaren 13an, Basteroko Aretoan. Aurtengoan ere, sari banaketaren protagonistak gure ikasleak izan dira, saridun eta finalista gehienak ikastolako ikasleak izan baitira.
Horrela, 10-11 urtekoen kategorian, Inge Igarriz Lizasok irabazi zuen lehen saria, “Nork bahitu du Pepe hamsterra?” izeneko lanarekin; Nere Baron Arriet bigarren izan zen, “Itsasoaren magia” izeneko lanarekin.
12-13 urtekoen kategorian, berriz, finalista ugari izan genituen: Eñaut Landa Anabitarte (“Gaizkileen buelta”), Maren Jauregi Ugartemendia (“Ihesa”) eta Inge Etxezarreta Fernández (“Jan egingo naute!!!”).
14-15 urtekoen kategorian, lehen saria Araitz Igerategi Lizarralderentzat izan zen, “Atzera pausu bat, aurrera bi” izeneko lanarekin; Aner Alkain Aguado bigarrena izan zen, “Etxeorratzen artean” lanarekin. Horietaz gain, beste bi finalista ere aipatu nahi ditugu: Maddi Bekarte Irigoras (“Etxera itzuli nahi dut”) eta Irati Irastorza Garmendia (“Adio-gutuna'”).
Azkenik, 16-17 urtekoen kategorian, Nahia Sarasola Fernandez ikasleak irabazi zuen lehen saria “Hezur eta haragizko oroigarriak” lanarekin; Bigarrena, Unax Abrego Candelario izan zen, “Zainduz maite duzun hori” lanarek. Saridunaz gain, beste hiru finalistek ere, aipamen berezia jaso zuten: Iker Suarez Amutxastegi (“Alde nire etxetik”), Goiatz Salbador Urkia (“Eskuak”) eta Mirari Ucin Irasuegui (“Unibertsoetan barrena”).
Dena dela idatzitako ipuina, zorionak gure ikasleei eta irabazle guztiei! Baita hau lortzerainoko bidaia luzean parte hartu duten guztiei.
Argazkia: Aiurri