Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko egunean, urtero bezala, gure ikastolan ere hausnarketa eta aldarrikapenez betetako astea izan zen eta herri mailan proposatutako ekimenean parte hartu genuen modu bateratuan.
HHko ikasleek gelako ateetan itsasteko karteak margotu zituzten, emakumeen ikurra margotu eta Olatz Salvador, Aiora Zulaika, Elbira Zipitria… bezalako emakume erreferenteak ezagutzeko aukera izan zuten.
Aurten, Txistokiko txikienek, zaintza lanak identifikatu et hauen inguruan hausnartzeko aukera izan zuten. Ondoren, batzuk kartelak egin zituzten eta beste batzuk inguruko emakume langileei eskertza mezuak idatzi zizkieten. LH5 eta 6. mailakoek martxoaren 8a aldarrikapen egun zergatik den ulertu zuten. Gero, batzuk emakume erreferenteen inguruan hitz egin zuten, eta beraien emakume erreferenteei gutuna idazteko tartea hartu zuten. Besteek feminismoa lantzeko mahai jokoetan ibili ziren.
Horrela, martxoaren 8rako Bigarren Hezkuntzako ikasleek sorturiko txartelak, herrian antolatuko afarian banatzeko aukera izan zuten. Gainera, DBH3ko ikasleek pintxoak eta gozoak saldu zituzten martxoaren 8an herri mailan ospatu zen ekitaldian.
Ikastola osoan, argi geratu zen hau guztia, ez dela egun batean soilik landu beharreko zerbait. Jarrai dezagun bidea “moretzen” martxoaren 8an eta urteko beste 364 egunetan.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.

