MARTXOAK 8 EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko eguna da. Urtero bezala, gure ikastolan ere hausnarketa eta aldarrikapenez betetako eguna izan zen eta herri mailan proposatutako ekimenean parte hartu genuen modu bateratuan.

Aurtengoan Andoaingo kale eta eraikinei begira jarri gara eta emakumeen presentzia urriari erreparatu diogu. Horregatik, gure herrian emakumezko izena duten 6 kale, etorbide edota gune ezagutzeko eta emakume hauek nortzuk ziren arakatzeko erronkari heldu genion ikastola guztian.

Horrela, martxoaren 8rako Bigarren Hezkuntzako ikasleek sorturiko kartelek herriko gune hauek apaintzearekin batera, gainontzeko herritarroi ere espazio hauez jabetzeko aukera eman ziguten. Era berean, haur eta gaztetxoen eskutik herritik barrena ibiliaz espazio hauen kokalekua ezagutu genuen. Gainera, DBH4ko ikasleek pintxoak eta gozoak saldu zituzten martxoaren 4an herri mailan ospatu zen ekitaldian.

Eta hori gutxi balitz, Bigarren Hezkuntzako ikasleek hainbat eskaera eginez, Google Mapsen espazio hauen izenak zuzentzea lortu zuten.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.