Lehen Hezkunza 1. mailako hiru gelek ez-ohiko matematika saio bat partekatu zuten astelehenean. Unitate honetan neurria izan dute ardatz, eta eguraldi ona baliatuta, gaia lantzeko lau jolas dibertigarri egin zituzten patioan.
Luzeera lantzeko, Erronkan egindako katapultak erabilita plastilinazko bolatxoak jaurti dituzte eta urrunena noraino ailegatu zen neurtu zuten. Edukiera, berriz, taldeka eta erreleboka landu zuten: xiringaz ura hartu eta edalontzia ahalik eta gehien betetzen saiatu ziren. Pisua ardatz zuen jokoan, ikasleek patioan objektuak bildu eta 247 gramo pisatzen duen jostailu baten pisua berdintzen saiatu dira. Azkenik, denboraren neurria lantzeko, segunduak zenbatzen ahalegindu dira, minututik gertuen esertzea lortzen zuena nor zen ikusteko.
Giro alaian eta elkarrekintzan, matematikarekiko interesa pizteko eta neurriak modu praktiko eta esanguratsuan lantzeko aukera paregabea izan da.